II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
IRUÑA
Xehetasun azterlanaren hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko ekainaren 27an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 27-JUN-06 (11/UV)
"Ikusirik Carmen Andrés González andreak, Ermitagaña kaleko etxejabeen elkartea ordezkatuz, tramitera aurkeztutako agiria, eta espedientean jasotako 2006-06-20ko txosten teknikoari jarraituz, erabaki dut:
1. Hasiera batean onestea Ermitagaña kaleko 22, 24, 26 eta 28 zenbakietan igogailua paratzeko xehetasun azterlana.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta orobat hemengo egunkarietan argitaratzea."
Iruñean, 2006ko uztailaren 4an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0611613