II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
FALTZES
Faltzesko udal mugapeko herrilurren eta altxonbideen mugaketa kartografikoari buruzko erabakia
Faltzesko Udalak, 2006ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Abenduaren 26ko 149/2005 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko IV-3. sektoreko lurzatien berrantolamenduaren prozesua abiarazi zen; Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen azaroaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 52. artikuluan xedatutakoa betez, ukituriko herrilurren mugaketa kartografikoa egin beharra dago.
Hori ikusita, bildutakoek honako hau erabaki dute, aho batez:
1. Udal mugapeko herrilurren eta altxonbideen mugaketa kartografikoaren prozedura hasteko onespena ematea.
2. Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta interesatuei jakinaraztea _aipatu Ondasunen Erregelamenduaren 40. artikuluan ezarritakoaren arabera_ udal idazkaritzan aztertzen ahalko dutela espedientea hamabost egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta egokia iritziz gero, alegazioak aurkezten ahalko dituztela, aurreko epea bukatu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Faltzesen, 2006ko uztailaren 3an._Alkate udalburua, Clemente Amátriain Azcona.
Iragarkiaren kodea: L0611584