91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EGUESIBAR

Eguesko urbanizazio proiektuko aldaketa hasiera batean onetsita

Eguesibarko Udaleko alkateak 2006ko ekainaren 30ean ebazpena eman zuen hasiera batean onesteko Eguesko Kontzejuko UU-4A unitatearen urbanizazio proiektuko aldaketa, María Teresa Lesaca González andreak, Inmobiliaria Lesaca González, S.L.ren izenean, sustatua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. eta 134. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Interesa duen orok espedientea azter dezake eta haren aurka alegazioak egin hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Eguesen, 2006ko ekainaren 30ean._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0611551