91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

191/2006 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana. Ingurumeneko Eraginetarako Baimena ematen du Iruñelako Kontzejuak sustatutako Iruñelako Edateko uraren biltontzi erregulatzaile berriaren proiekturako.

Aipatutako espedientea 2006ko martxoaren 30ean sartu zen Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan. Proiektua Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko N) atalean sarturik dago. Beraz, Ingurumeneko Eraginetarako Baimena behar du.

Lekura bertara joanik, arte-unada tartekatuak daudela ikusi da, egin behar den biltontzitik hasi eta goi aldeko ur horniduraren hodiarekin lotzen den punturaino. Alde horretako landaredi eta habitatek kalte nabarmena jasan dezaketenez (9340 kode europarraz izendatua): Quercus ilex eta Quercus rotundifolia basoak, hautatutako alternatiba arrazoitzeko eskatzen zaio sustatzaileari, makineria txikia erabiltzeko konpromisoa, oihan aldearen barnean behintzat, hartuko diren zuzenketa eta babes neurrien zehaztapen eta aurrekontua eta Vianako Printzea Erakundearen txosten arkeologikoa. Errekerimenduaren erantzuna 2006ko maiatzaren 31n jaso zen.

Lehen aipatutako foru lege horren 28. artikuluaren arabera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumeneko Eraginetarako Baimena emateko edo ukatzeko ebazpena emanen du, arrazoituta, eskaria aurkeztu eta lau hilabeteko epean.

4/2005 Foru Lege horren 25.2 artikuluak ezartzen du Ingurumeneko Eraginetarako Baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerena bilduko duela eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumeneko Eraginetarako Baimena ematea Iruñelako Kontzejuak sustatutako Iruñelako Edateko uraren biltontzi erregulatzaile berriaren proiekturako.

_Obrak eraikuntza-proiektuan eta 2006ko maiatzeko eranskinean azaltzen diren baldintzetan eta moduan eginen dira. Zehazki honako jarraibide hauek hartuko dira kontuan:

.Lantegiaren balizatua, eta ahalik eta zuhaitz eta zuhaixka gutxiena botatzea.

.Eskualdeko basozainari jakinaraztea, bota beharreko zuhaitzak marka ditzan.

.Makineria txikia erabiltzea lurrak mugitzeko, oihan aldean behintzat.

.Lehengoratzeko neurriak hartzea (landare-lurra berrezartzea eta ereintzak).

_Hondakinak eta material hondarrak hondakindegi kontrolatu eta baimendura eramanen dira.

_Sustatzaileak Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak 2005ean ezarritako prebentzio neurriak hertsiki bete behar ditu obren faseko zangak irekitzean. Oso zorrotza izan beharko du aipatu Atalak gehitutako planoan markatutako esparruan. Obrek irauten duten bitartean langile tekniko espezializatuak izanen dira bertan, eta Kultura Zuzendaritzaren baimena beharko dute.

2. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura).

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta interesa dutenek, administrazioek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

4. Ebazpen hau igortzea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Deierriko Udalari Udalari eta Iruñelako Kontzejuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko ekainaren 14an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0610766