91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXAURI

Hasiera batean onetsita UE 5D birzatiketaren proiektu aldatua

Udal honek, 2006ko ekainaren 21ean egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 151. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Udalak ondorengoa erabaki du, legez eskatutako gehiengoa duela:

1. Hasiera batean onestea Etxauriko arau subsidiarioetako U.E. 5D unitatea birzatitzeko proiektuaren aldaketa, Xabier López de Uralde Sáez de Buruaga eta Héctor Nagore Soravilla jaunek prestatu eta Etxauriko Udalak sustatua.

2. Birzatiketaren proiektua jendaurrean jartzea hogei egunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

3. Erabaki hau ukitutakoei banan-banan jakinaraztea".

Etxaurin, 2006ko ekainaren 30ean._Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0611543