II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ETXAURI
Xehetasun azterlanaren hasierako onespena
Udal honek, 2006ko ekainaren 21ean egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan ezarritakoari jarraikiz, ondokoa erabaki da:
1. Hasiera batean onestea Etxauriko arau subsidiarioetako 2. poligonoko 9 eta 10. lurzatiei dagokien xehetasun azterlana, Enrique García Miranda jaunak prestatu eta Carmelo Munárriz Echarren jaunak sustatua.
2. Espedientea jendaurrean jartzea hogei egunetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
3. Erabaki hau ukitutakoei banan-banan jakinaraztea".
Etxaurin, 2006ko ekainaren 30ean._Alkatea, José Javier Erro Larrea.
Iragarkiaren kodea: L0611532