91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESA

Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2006ko ekainaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki du Esako arau subsidiarioetako aldaketa puntualaren dokumentua, 1. poligonoko 558. lurzatiari dagokiona. Promociones Muriel Doray, S.L.k sustatu du eta Vicente Alonso Mocholí arkitektoak prestatu.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; betiere, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Esan, 2006ko ekainaren 7an._Alkatea, José Antonio Aquerreta Martínez de Lagos.

Iragarkiaren kodea: L0611518