91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIZUR

Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua (L.O.E.E.) onetsita

Zizur Zendeako Udalak, 2006ko ekainaren 28ko osoko bilkuran, Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua (L.O.E.E.) onestea erabaki zuen, Udalbatzaren aginduz Udal Plan Orokorra prestatu duen talde teknikoak osatua baita; eta erabaki zuen, orobat, jendaurrean egonen dela bi hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, edukiari buruzko iradokizunak nahiz oharrak bildu eta edukia berretsi edo aldatzeko, betiere plana osatzeko lanei begira.

Jendaurreko epeak iraun bitartean LOEEari buruzko agiriak udal bulegoetan _Gazolatzen_ egonen dira aztergai interesatu ororen eskura.

Gazolatzen, 2006ko ekainaren 29an._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0611373