II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ATARRABIA
Kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientearen hasiera
Atarrabiako Udalak, 2005eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, legez eskatutako gehiengoarekin:
1. Hasiera batez onestea UCC1 antolamendu unitatearen mugakidea den udal lurzatiaren desafektazioa, 1, 25 metroko zabalera baitu. Udal jabetzako lurzati horren planoa erabaki honen eranskin banaezina da eta espedientean ageri bezala deskribatzen da.
2. Hasiera batez onestea soberako lurzatiaren deklarazioa UCC1 antolamendu unitatearen mugakidea den udal lurzatirako, 1, 25 metroko zabalera baitu.
3. Espedientea jendaurrean uztea hilabetez, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Horrenbertzez, jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, alegazioak aurkez daitezen.
Atarrabian, 2006ko ekainaren 29an._Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L0611371