II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
BERRIOZAR
Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala. Hasierako onespena
Berriozarko Udalak, 2006ko ekainaren 28ko osoko bilkuran eta legezko gehiengoa izanik, hasiera batez onetsi zuen Berriozarko Arau Subsidiarioetako determinazio xehekatuen aldaketa puntuala.
Aldaketaren norainokoa: 30.2 artikulua, lokaletan solairuarteak eraikitzeko debekua kendu da, baina haiek eraikitzeko baldintza murriztaileak finkatu dira. 68.1 artikulua, kendu egin da jarduera eta erabilera bakoitzeko ezarrita zegoen 500 metro karratuko azalera-muga, C unitatean izan ezik. Azkenik, 48 bis artikulua erantsi da, planeamenduan definituriko etxebizitza kopurua malguagoa izan dadin eta eraikikuntza-mota gehiago eskaintzeko merkatuan.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 49.3c), 79, 74. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Berriozarren, 2006ko ekainaren 28an._Alkate udalburua, Benito Ríos Ochoa.
Iragarkiaren kodea: L0611354