91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EGUESIBAR

Udal Planaren aldaketa Elkano-Ibiriku-Egues eskualdeko AR1 banaketa eremuko 2. sektorean. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2006ko ekainaren 20ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planaren aldaketa Elkano-Ibiriku-Egues eskualdeko AR1 banaketa eremuko 2. sektorean, Miguel Angel Orbaiz Galar jaunak Eguesko AR1eko 2. sektoreko Konpentsazio Batzordearen izenean sustaturik.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 78. eta 79. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Interesa duen orok espedientea azter dezake eta haren aurka alegazioak egin, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Eguesen, 2006ko ekainaren 26an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0611321