II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
OROTZ-BETELU
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak, hutsik
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik daudenez, eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoa betez, deialdia iragartzen da kargu horiek betetzeko. Orobat, 15 egun balioduneko epea ematen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hautatuak izateko interesa dutenek, legezko baldintzak betetzen badituzte, eskabidea aurkez dezaten Orotz-Beteluko Herriko Etxean.
Orotz-Betelun, 2006ko ekainaren 28an._Alkatea, José María Arcelus Lusarreta.
Iragarkiaren kodea: L0611316