I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
189/2006 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Ardoi AEBk sustaturiko Galarko "Zizur Nagusiko Ardoi sektorearen urbanizazioa" obrako lurrak kudeatzeko Ingurumeneko Eraginetarako Baimena ematen duena.
Aipatutako espedientea 2006ko apirilaren 16an sartu zen Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan. Proiektua Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko O) atalean sarturik dago. Beraz, ingurumeneko eraginetarako baimena behar du.
Lege horren 27. artikuluaren arabera, eskaera honetarako Galar Zendeako Udalak eman du txostena. Txostenaren edukia baldintzen atalean hartzen da kontuan.
Foru lege horren 28. artikuluaren arabera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumeneko Eraginetarako Baimena emateko edo ukatzeko ebazpena emanen du, arrazoituta, eskaria aurkeztu eta lau hilabeteko epean.
4/2005 Foru Lege horren 25.2 artikuluak ezartzen du Ingurumeneko Eraginetarako Baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerena bilduko duela eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.
Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Galarko "Zizur Nagusiko Ardoi sektorearen urbanizazioa" obrako lurrak kudeatzeko Ingurumeneko Eraginetarako Baimena ematea. Ardoi AEBk sustatu du.
Baimena ematearekin baldintza hauek bete beharko dira:
_Txostenean esaten denez, Galarko 11. poligonoko 210. lurzatian ez dira onartuko Zizur Nagusiko Ardoi sektoreko urbanizazio obretan hondealanetik sortutako soberakinak besterik, gai arriskutsuz kutsatu gabeko lur eta harriak alegia. Botako dena zorrotz kontrolatu beharra ezartzen da, bai eta haren bolumena ere, ez baitu gainditu behar aurreikusitako kopurua (367.988,922 m³).
_Proiektuan ageri den akaberako topografia lortzeko helburua hondakindegia erabiltzen hasten denetik aurrera hartuko da kontuan. Horretarako, proiektuan azaltzen den ustiapen metodoari zorrotz jarraitu beharko zaio: Gainera, eta sortzen den erlibearen akaberarekiko desbideraketarik gertatzen den egiaztatu ahal izateko, obrak bukatzen direnean, topografiko bat aurkeztu beharko da, egindako betelana nolakoa den aztertu ahal izateko.
_Donejakue Bideak 212 lurzatiarekin muga egiteak, proiektuak ukitzen duenaren mugakide baita, lurra atzeraxeago botatzera behartzen du. Gutxienez 30 m-ko babes-zerrenda bat utzi beharko da jarduketa-eremutik bide horretaraino. Beharrezkoa da zerrenda hori, jarduketa eginen den lurzatiko puntu batzuetan 5 metrotik gorakoa izanen dena, oso garbi balizaturik gelditzea, obra-seinalizaziorako zintaren bitartez. Hosto erorkorreko zuhaitzez basoberritze sarria eginen da, 20 metroko zerrenda batean gutxienez, Donejakue bidearen aldean.
_Erlamiñeta errekak lurzatia zeharkatzen du ipar-ekialdeko ertzean. Beraz, ez da lurrik botako erreka alderantz, eta 5 metroko zabaleran babes zerrenda bat utziko da, berezko lurzoruarekin, landare basak ezartzea errazteko.
_Lerro zuzenegiko topografia-bukaerak saihestuko dira. Ertzak leunduko dira eta gainazal berriak eta mugante diren lurzati naturalak fisiografikoki berdintzeko ahaleginak eginen dira.
_Ustiapen egutegia proiektuan kalkulatutako 3 hilabeteetara mugatuko da, dokumentu hau jasotzen denetik aurrera.
_Gazolazko bide - errepideranzko eta 212. lurzatiranzko areka perimetralak behar bezala neurtuko dira, istilik egin ez dadin. Zentzu horretan, 8 metroko babes-zerrenda bat utzi beharko da 210. lurzatiaren barnean, Zizur Nagusia-Galar errepide zaharraren eta NA-6004 errepide berriaren frontean, zeinean ez baita aldatuko gaur egungo erliebea.
_Lurzatiaren azken erabilera oraingo bera izanen da, nekazaritzakoa alegia. Beraz, ez da onartuko lurra azal aldean trinkotzerik, ez eta landare-lurra ez den bestelako ezein material han botatzerik ere.
_Bide-sarea lur-hondarrez libre edukiko da, lurzatira garraiatzeak irauten duen bitartean. Kamioien joan-etorriak direla-eta, bideak hondatzen badira, konpondu eta hasieran zegoen bezala utzi beharko dira.
_Jaso dugu, sustatzaileak bidalirik, Galar Zendeako Udalak hari eskatutako dokumentazioa, goi tentsioko lineei buruzko legeria indardunak ezarritako tarte eta mugei dagokiena betetzen zela frogatzekoa, eta berriro azpimarratzen da 2006ko maiatzaren 16ko dokumentazio osagarrian xedatutakoa errespetatzearen garrantzia, lurzatia ekialdetik mendebalerantz gurutzatzen duen goi tentsioko linearen alde banatan 8 metroko babes zerrenda mantentzea alegia, proiekzio horizontalean neurturik. Kontuan hartuz horrelako linea batean erdiko ardatzetik harien arteko distantzia 1,75 metroko dela alde banatan, 20 metro zabaleko zerrenda bat utziko da linearen luzera osoan, non ez baita inolako materialik egonen. Lur zerrenda hori behar bezala balizaturik geldituko da, babesa bermatzeko.
2. Proiektuaren Ingurumeneko Eraginetarako Baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 23.168 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek konpondu edo txikiagotuko direla bermatzeko, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta interesa dutenek, administrazioek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.
4. Ebazpen hau igortzea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari eta Galar Zendeako Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2006ko ekainaren 14an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F0610772