91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Igogailuak paratzeko xehetasun azterlana Santa Marta kaleko 12-14 zenbakietan. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko ekainaren 20an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 20-JUN-06 (11/UV)

Ikusirik Luis Saldaña Goñi jaunak, bizilagunen elkartea ordezkatuz, tramitera aurkeztu duen agiria, eta bat etorriz 2006ko ekainaren 12ko txosten teknikoarekin, espedientean baitago, honako hau erabaki da:

1._Hasiera batean onestea Santa Marta kaleko 12-14 zenbakietan igogailuak paratzeko xehetasun azterlana.

2._Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta orobat hemengo egunkarietan argitaratzea.

Iruñean, 2006ko ekainaren 28an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0611308