II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
CAPARROSO
Lizentziak ematea etenik herriko eremu batzuetan
Caparrosoko Udalak, 2006ko ekainaren 12an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:
Kontuan hartuz Udalak 2006ko ekainaren 12ko osoko bilkuran LOEE-Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Ereduaren eranskina onetsi zuela, non lurraldea okupatzeko estrategia eta eredu berriak proposatzen baitira Nafarroako Gobernuko Departamentuek igorritako txosten sektorialen ondorioz.
Ikusirik Udal Plan Orokorra prestatu duen taldearen txostena non Caparrosoko Udalari eskatzen baitzaio mota guztietako espedienteen tramitazioa eteteko Caparrosoko Ingurabideko hegoalde osoan, egun biltegitako eta industriarako erabiltzen den eremuan alegian, zertarako eta LOEEko proposamenak gauzatzeko konponbideek baldintzarik izan ez dezaten.
Eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 69. artikuluari jarraikiz, artikulu horrek ahalmena ematen baitio hirigintza planak hasiera batez onesteko eskumena duen administrazioari, hasierako onespena baino lehen, halako eremu edo erabilera batzuetan lurzatitzeko, eraikitzeko eta eraisteko lizentziak eteteko, horiek ezartzea edo berritzea aztertzeko, etetearen eremu hori behar bezain argi zehaztuz.
Honako hau erabaki da:
Lurzatitzeko, eraikitzeko, eraisteko, eraikuntzak berritzeko edo sendotzeko lizentziak etetea, haien balioa handitzea ez badakarte ere, Caparrosoko Ingurabideko hegoalde osoan, egun biltegitako eta industriarako erabiltzen den eremuan alegian.
Caparroson, 2006ko ekainaren 28an._Alkatea, Pedro José Tabar Oneca.
Iragarkiaren kodea: L0611292