91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Kudeaketa hitzarmena. Behin betiko onespena

Udalaren 2006ko ekainaren 23ko osoko bilkuran behin betikoz onetsi da Construcciones Legoa, S.L.k izapidatu duen kudeaketa hitzarmena, Urdaizko herriguneko UA3 unitateari dagokiona.

2006ko otsailaren 16an hasiera batez onetsi ondotik, espedientea jendaurrera atera zen, 2006ko 54. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 5ean, iragarkia argitaratuz. Hala egon zen denboran ez zen alegaziorik aurkeztu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, ebatzi da:

_Behin betikoz onestea Construcciones Legoa, S.L.k izapidatu duen kudeaketa hitzarmena, Urdaizko herriguneko UA3 unitateari dagokiona.

_Erabaki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udal oholean argitara dadila agintzea.

_Igor bekio erabaki hau sustatzaileari, hitzarmenarekin batera.

Esteribarren, 2006ko ekainaren 23an._Alkate udalburua, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0611255