II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ESTERIBAR
Mugapena behin betikoz onetsirik
Esteribarko Udalak, 2006ko ekainaren 23an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
"Zuriaingo hiriguneko S-1 eta S-2 sektoreen mugapenaren aldaketa, Altos de Zuriain S.L.k sustatua, hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egon da 2006ko 57. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, maiatzaren 12an; jendaurreko epea amaitutakoan, ikusi da bi alegazio aurkeztu direla, Pedro José Orradre Amezqueta jaunak eta Eduardo Zubiri Errea jaunak eginak, hurrenez hurren.
Aztertu egin dira Udaleko arkitekto aholkulariak xehetasun azterlanari buruz egindako txostena, Pedro José Orradre Amezqueta jaunak aurkezturiko alegazioa eta sustatzailearen erantzuna, zeinaren bidez alegazioa onartzen baita, birzatitzeko agirian edo bi aldeen artean hitzartuko den agirian sartuz.
Aztertu egin dira Udaleko arkitekto aholkulariak xehetasun azterlanari buruz egindako txostena, Pedro José Orradre Amezqueta jaunak aurkezturiko alegazioa eta sustatzailearen erantzuna, zeinaren bidez argitzen baitu, birzatitzeko agiria aipatuz, erantsi egin beharko dela Esteribarko Arau Subsidiarioen 57-2-b) planoan agertzen den lurzoru libre publikoa.
Horiek horrela eta kontuan hartuz bidezkoa dela onestea, ondokoa erabaki da aho batez:
a) Behin betikoz onestea Zuriaingo hiriguneko S-1 eta S-2 sektoreen mugapenaren aldaketa, Altos de Zuriain S.L.k sustatua.
b) Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
c) Kopia bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura.
Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari, eta Orradre nahiz Zubiri alegazio-egileei; ohartarazten zaie errekurtso hauek aurkez ditzaketela erabakiaren aurka:
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina. Nolanahi ere, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahal da, erabakia hartu duen organoan, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bestela, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
Esteribarren, 2006ko ekainaren 26an._Alkate udalburua, Francisco Javier Borda Garde.
Iragarkiaren kodea: L0611253