II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
TAFALLA
HAPOko determinazio xehekatuen aldaketa UC-14 unitatean (31. poligonoa, 75. lurzatia). Hasierako onespena
Tafallako Udalak, 2006ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, ondoko erabaki hau hartu zuen:
Ikusirik Tafallako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko determinazio xehekatuak aldatzeko proposamena, UC-14 unitateari dagokiona (31. poligonoa, 75. lurzatia), Tafallako Udalak sustatua indarrean den hirigintza planeamendua egokitzearren, zertarako eta lurzatian egun dagoen gizarte-laguntzako ekipamendua berritu eta handitu ahal izateko.
Kontuan hartuz Idazkaritza Nagusiko txostena eta 35/2002 Foru Legearen 79 eta 74. artikuluak aplikatuz, ondokoa erabaki da:
Lehendabizikoa._Hasiera batez onestea Tafallako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko determinazio xehekatuen aldaketa, UC-14 unitateari dagokiona (31. poligonoa, 75. lurzatia), indarrean den hirigintza planeamendua egokitzearren, zertarako eta lurzatian egun dagoen gizarte-laguntzako ekipamendua berritu eta handitu ahal izateko.
Bigarrena._Proiektua eta espedientea jendaurrean egonen dira hilabeteko epean, iragarkia paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Hirugarrena._Erabaki hau argitaratzea "Diario de Noticias" eta "Diario de Navarra" egunkarietan, baita Udalaren iragarki oholean ere.
Laugarrena._Erabakia jakinaraztea Hirigintza Alorrari, Ekonomia eta Kontabilitate Alorrari eta Idazkaritzari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Tramite bat denez, ezin da aurkako errekurtsorik aurkeztu administrazio bidean, eta hori jakinarazten dizut behar diren ondorioak izan ditzan.
Tafallan, 2006ko ekainaren 14an._Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L0611227