II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
IRUÑA
Hirigintza, Lurzoru eta Etxebizitza gaietan elkarrekin jarduteko Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak sinatutako 2005-2007ko Planaren 2006ko Programa
Iruñeko Udalbatzak, 2006ko ekainaren 14ko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 14-JUN-06 (3/CU)
«Ikusirik espedientean jasota dauden agiriak, eta bertan agertzen diren txostenekin bat, ondokoa erabaki da:
1._Nafarroako Gobernuaren Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak zein Iruñeko Udalak hirigintza, lurzoru eta etxebizitza gaietan elkarrekin jarduteko sinatutako 2005-2007ko planaren 2006ko programa onestea, betiere helburu harturik Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta Viviendas de Navarra, S.Ak batera dituzten eskumenak elkarlanean betetzea, bai eta alde horietako bakoitzak etxebizitza eta zaharberritze gaietan haren gainean dituen ekintzak, jarduketak eta ekarpenak _zeinak aipatu agirian zehazten baitira_ gauzatzea ere.
2._Erabaki hau eta programa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 7.5 eta 15. artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz.
3._Alkatetzari baimena ematea, Nafarroako Gobernuaren Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak, Iruñeko Udalak eta Viviendas de Navarra, S.Ak Hirigintza, Lurzoru eta Etxebizitza gaietan elkarrekin jarduteko sinatutako 2005-2007ko planaren 2006ko programa sinatzeko.»
Ebazpen honen aurka ondoko errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
_Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok burutu eta horri zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo, bestela,
_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hortik aitzina.
NAFARROAKO GOBERNUAREN INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUAK ETA IRUÑEKO UDALAK HIRIGINTZA, LURZORU ETA ETXEBIZITZA GAIETAN ELKARREKIN JARDUTEKO 2005-2007KO PLANAREN 2006KO PROGRAMA
Iruñean, ...............(e)ko ..........................ren ........(e)an.
Ondokoak bertaratu dira:
Alde batetik, José Andrés Burguete Torres jauna, Nafarroako Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Departamentuko kontseilaria eta Viviendas de Navarra SAko (VINSA) Administrazio Kontseiluko burua
Beste aldetik, Yolanda Barcina Angulo, Iruñeko Andre Alkate Udalburua.
Parte-hartzaileak:
José Andrés Burguete Torres Jauna, Nafarroako Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko kontseilaria eta Viviendas de Navarra SAko (VINSA) Administrazio Kontseiluko burua, eta Yolanda Barcina Angulo, Iruñeko Andre Alkate Udalburua. Bi alderdiek elkarri aitortzen dizkiote lege-eskumen nahikoa eta ahalmena dokumentu hau sinatzeko, eta adierazten dute:
Nafarroako Gobernuaren Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua eta Iruñeko Udalaren arteko Hirigintza, Lurzoru eta Etxebizitza Gaietan Elkarrekin Jarduteko 2005-2007ko Planak aurreikusten du Plana bera urteroko programen bidez garatzea, eta horien bidez bere edukia osatzea.
Programa horien ohiko edukiari erantsi behar zaizkio Zaharberritze Bulegoari dagozkion alderdiak, zeren Zaharberritze Bulegoa erakunde laguntzailea baita; hala diote Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 10 eta 13. artikuluek zein horiekin bat datozenek. Aipatutako Legeak egoki diren hitzarmenak egitera behartzen du.
Plana garatze aldera, aldeek 2006. urteari dagokion programa hau eratu dute.
Zehaztapenak:
Iruñeko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu bere gain:
1. Viviendas de Navarra SA enpresarendako lurzati hauek besterentzea: 28-E, 28-O, 28-N, 28-C, 29-E, 29-O, 29-N, 29-C _horiek denak, P.A. unitateko Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia sektorean_, eta 5.B.1 _Ezkaba-Kanala sektorean_. 2005-2007 urteetako marko-akordioan oro har ezartzen diren prezioak aplikatuko dira. Hona hemen:
28-N lurzatia, Buztintxurin:
Prezioa: 704.479,87 euro
BEZ: 112.716,78 euro
Guztira: 817.196,65 euro
28-N lurzatia, Buztintxurin:
Prezioa: 1.074.975,86 euro
BEZ: 171.996,14 euro
Guztira: 1.246.972,00 euro
28-O lurzatia, Buztintxurin:
Prezioa: 1.074.975,86 euro
BEZ: 171.996,14 euro
Guztira: 1.246.972,00 euro
29-N lurzatia, Buztintxurin:
Prezioa: 438.838,82 euro
BEZ: 70.214,21 euro
Guztira: 509.053,03 euro
29-E lurzatia, Buztintxurin:
Prezioa: 1.162.806,36 euro
BEZ: 186.049,02 euro
Guztira: 1.348.855,38 euro
29-O lurzatia, Buztintxurin:
Prezioa: 1.417.550,58 euro
BEZ: 226.808,09 euro
Guztira: 1.644.358,68 euro
5.B.1 lurzatia, Ezkaban:
Lurzoruaren prezioa 254.769,00 254.769,00
Urban. ordaindua 126.008,45 126.008,45
Urban. ordaintzeke 15.097,19 15.097,19
Prezioa guztira 380.777,45 15.097,19 395.874,64
BEZ 60.924,39 2.415,55 63.339,94
Guztira 441.701,84 17.512,74 459.214,58
28-C eta 29-C lurzatien prezioa beste lurzati multzo hauen prezioaren barnean dago, hurrenez hurren: 28-N - 28-E - 28-O eta 29-N - 29-E - 29-O. Izan ere, komunak dituzte garajeak lurzati multzo horiekin, eta, hortaz, garaje-plazak eta etxebizitzei erantsitako trastelekuak zenbatetsi dira.
Elkarrekin Jarduteko 2005-2007 urteetako Planean ezarritako erabilera eta helburuak betetzeko, eta kontuan harturik zein aukera dauden gero eros daitezkeen alokerako etxebizitzak sustatzeko (4/2006 Foru Dekretuan, urtarrilaren 9koan, garatua, non etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen baitira), lurzati horiek etxebizitza babestua sustatzeko baliatuko dira, honako erabilera eta helburu hauek dituztela:
_28-E lurzatia: 45 etxebizitzako eraikina (birlurzatiketaren arabera). Etxebizitza hauek babes ofizialeko araubide orokorrekoak dira, alokerakoak, eta gero erosteko aukera ematen dute. Iruñean erroldaturik dauden gazteentzat.
_28-O lurzatia: 45 etxebizitzako eraikina (birlurzatiketaren arabera). Etxebizitza hauek babes ofizialeko araubide orokorrekoak dira, erostekoak.
_28-N lurzatia: 22 etxebizitzako eraikina (birlurzatiketaren arabera). Etxebizitza babestuak eta prezio tasatukoak dira, erostekoak.
_28-C lurzatia: erdiguneko lorategi pribatua, eta garaje komuna lur azpian.
_29-E lurzatia: 49 etxebizitzako eraikina (birlurzatiketaren arabera). Etxebizitza hauek babes ofizialeko araubide orokorrekoak dira, erostekoak.
_29-O lurzatia: 45 etxebizitzako eraikina (birlurzatiketaren arabera). Etxebizitza babestuak eta prezio tasatukoak dira, erostekoak.
_29-N lurzatia: 20 etxebizitzako eraikina (birlurzatiketaren arabera). Etxebizitza hauek babes ofizialeko araubide berezikoak dira, alokerakoak, eta erosteko aukera ematen dute. Iruñean erroldaturik dauden gazteentzat.
_29-C lurzatia: erdiguneko lorategi pribatua, eta garaje komuna lur azpian.
_5.B.1 lurzatia, Ezkaba-Kanala sektorean: 13 etxebizitzako eraikina (birlurzatiketaren arabera). Etxebizitza babestuak eta prezio tasatukoak dira, erostekoak.
2. Viviendas de Navarra SAri kostubidez uztea Arrotxapeko 15 eta 17-C lurzatien azalerako eskubidea. Aldi baterako uzten dira lurzati horien eraikuntza eta azpieraikuntza, babes ofizialeko eta araubide orokorreko alokerako etxebizitzak eraikitzeko, betiere, gazteendako alokerak lehenetsiz. Iruñeko Udala eta Viviendas de Navarra SAren arteko hitzarmenetan ezarriko dira hartarako baldintzak.
3. Eraikinak berritzeko programak gauzatzea, Pamplona Centro Histórico SA sozietate kudeatzailearen bidez. Hiri-sarea hobetuko dute eta Alde Zaharreko gizarte-egitura sendotuko. Horien konplexutasuna dela medio, eta baliabide ekonomiko aski ez dagoenez, beharrezkoa da 2006 eta 2007. urteetan administrazio publikoek esku-hartzea, zehazki Descalzos kaleko eraikin hauetan: 23-25-27 eta 47-49-51-53.
Jarduera horien baitan, botako diren eraikinen oraingo jabeek, berrostatzeko erreserbatutako etxebizitzak eskuratzen dituztenean, beren oraingo etxebizitzak Udalari edo Pamplona Centro Histórico SA sozietate kudeatzaileari eskainiko dizkiete zuzenean. Baldin eta Udalak edo bere sozietate kudeatzaile den Pamplona Centro Histórico SAk ez badu gauzatu nahi erosteko duen lehentasunezko eskubidea, Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Departamentuari jakinarazi beharko dio, hark bere eskubidea erabili nahi badu, horretaz baliatzeko.
4. Iruñeko Alde Zaharreko Babes eta Berrikuntzarako Plan Berezia moldatzea, Descalzos kalearen inguruan Lehentasunez Esku-hartzeko Eremua ezarri eta alde horretarako Esku-hartze Orokorreko Proiektua prestatzeko.
5. Eraikinen zaharberritzea sustatzea, baldin eta horietan egoera txarreko etxebizitzarik egon eta planeamenduaren arabera desagertu behar badute. Kasu horietan, etxebizitzen oraingo jabeek berrostatzeko eskubidea izanen dute, eta beren oraingo etxebizitza zuzenean Udalari eskainiko diote. Baldin eta Udalak ez badu gauzatu nahi erosteko duen lehentasuna, Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Departamentuari jakinarazi beharko dio, hark bere eskubidea erabili nahi badu, horretaz baliatzeko.
6. "Entitate laguntzaile" izendapenak berekin dakartzan eginkizunak onartzea, dirulaguntzei buruzko 11/2005 Legearekin bat, zaharberritzeko dirulaguntzei dagokienez eta zehaztapen hauen arabera:
6.1. Zaharberritze Bulegoak eginkizun hauek beteko ditu:
a) Zaharberritzeko espedienteak zentralizatu, bideratu eta horien berri ematea.
b) Bizigarritasun-zedula eta antzekoak aztertu eta horien berri ematea.
c) Udalak edo Nafarroako Gobernuak sustatzen dituzten eraikinak balioztatu eta horren berri ematea.
d) Ekipamendu eta azpiegituren zaharberritze espedienteak kudeatzea.
6.2. Dirulaguntzen kudeaketa bat etorriko da zaharberritze arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituen urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuaren V. kapituluan ezarritakoarekin edo, programa indarrean den bitartean, aipatutako Foru Dekretua garatu edo aldatzen duten arauekin.
6.3. Nafarroako Gobernuak Zaharberritze Bulegorako dirulaguntzak emanen ditu, eta laguntza horien bidez ordainduko dira kudeaketarako oinarrizko taldeko pertsonalaren kostuak, kontuan harturik zein bulego mota den. Diruz laguntzen ahal diren kostuek barne hartuko dituzte gizarte aseguruei edo antzeko prestazioei dagozkienak, betiere kontratazio motaren eta antzinatasun sarien arabera. Bulegoko gainerako gastuak eta, zehazki, lokal, mantentze-lan, funtzionamendu eta joan-etorriei dagozkienak, Udalak hartuko ditu bere gain.
6.4. Dirulaguntzak hiruhilekoz hiruhileko ordainduko dira, behin Iruñeko Udalak kudeaketa-memoria aurkeztu eta diruz laguntzen ahal diren gastuak justifikatu ondoren. Urteko azken hiruhilekoan, emandako dirulaguntza osoa erregularizatuko da, egiaz izandako gastuak kontuan hartuta.
6.5. Iruñeko Udalak hartuko ditu bere gain dirulaguntzak kudeatzeak dakartzan betebeharrak, eta onartu eginen ditu dirulaguntzak ematen dituen organoak funts horiei buruz egin ditzakeen egiaztatzeak; hori dena Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 12. artikuluarekin bat.
Nafarroako Gobernuaren Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak konpromiso hauek hartzen ditu bere gain:
1. Iruñeko Udalari eta bere kudeaketa-sozietate den Pamplona Centro Históricori laguntzea Alde Zaharreko eraikinen berrikuntza programak gauzatzen. 2006 eta 2007. urteetan Descalzos kaleko eraikin hauei helduko zaie: 23-25-27 eta 47-49-51-53. Jarduera horien baitan, botako diren eraikinen oraingo jabeek berrostatzeko erreserbatutako etxebizitzak eskuratzen dituztenean, beren oraingo etxebizitzak Pamplona Centro Histórico sozietate kudeatzaileari eskainiko dizkiete zuzenean.
Hartarako, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak Udalari eskatzen dio etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak eta etxebizitzetarako eraikinen sustapena arautzen dituen urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuaren 21. artikuluan aurreikusten diren eginkizunak bete ditzala, berez edo bere sozietate kudeatzailea den Pamplona Centro Histórico SAren bidez.
2. 10.161,76 euroko dirulaguntza ematea, Iruñeko Alde Zaharreko Babes eta Berrikuntzarako Plan Berezia moldatzeko idazketaren ordainsarien %80 (BEZik gabe) ordaintzeko. Lehentasunez Esku-hartzeko Eremua ezartzen da Descalzos kalean eta alde horretarako Esku-hartze Orokorreko proiektua prestatuko da. Diru-kopuru hori ordainduko da behin Udalak egindako lanen gastuak ordaindu izanaren justifikazioa aurkezten duenean. Gastua 2006ko gastuen aurrekontuetako kontusail honi egotziko zaio: 320000-32200-7609-261400 "Dirulaguntzak, etxebizitza gaietako ekintza babesgarrietarako. Erakunde publikoak".
3. Iruñeko Udalari laguntzea eraikinak zaharberritzen, baldin eta horietan egoera txarreko etxebizitzarik egon eta planeamenduaren arabera desagertu behar badute. Kasu horietan, etxebizitzaren oraingo jabeek berrostatzeko eskubidea izanen dute, eta beren oraingo etxebizitza zuzenean Udalari eskainiko diote. Hartarako, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak Udalari eskatzen dio etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak eta etxebizitzetarako eraikinen sustapena arautzen dituen urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuaren 21. artikuluan aurreikusten diren eginkizunak bete ditzala.
4. 2005. urtean, konpromisoa hartu zen orduan onartzeko zeuden Iruñeko zabalguneen barne erreformarako planak idazteak ekarritako gastuak ordaintzeko, 135.775,87 euroko zenbatekoarekin; zenbateko hori ordainsarien %100i zegokion (BEZik gabe), eta kontusail honi egotzi zitzaion: 320000-32200-7609-261400 "Dirulaguntzak, etxebizitza gaietako ekintza babesgarrietarako. Erakunde publikoak." Bada, aipatutako konpromisoa betetzeko behar diren izapideak eginen ditu Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak.
5. 2005. urtean, konpromisoa hartu zen orduan onartzeko zeuden gune historikoko 1 eta 6. LEEtarako (Lehentasunezko Esku-hartze Eremuak) Esku-hartze Orokorreko proiektua edo proiektuak idazteak ekarritako gastuak ordaintzeko, 157.862,07 euroko zenbatekoarekin; zenbateko hori ordainsarien %80ri zegokion (BEZik gabe), eta kontusail honi egotzi zitzaion: 320000-32200-7609-261400 "Dirulaguntzak, etxebizitza gaietako ekintza babesgarrietarako. Erakunde publikoak." Bada, aipatutako konpromisoa betetzeko behar diren izapideak eginen ditu Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak.
6. Iruñeko Udalari agindua ematea, Iruñeko Udalak hartutako 6. konpromisoan agertzen diren eginkizunak bete ditzan.
7. Iruñeko Udalari ordaintzea 363/1997 Foru Dekretua, abenduaren 9koa, aplikatzeak dakartzan gastuak, eraikin eta etxebizitzak zaharberritzeko bulegoak jardun dezan.
Viviendas de Navarra SAk honako konpromiso hauek hartzen ditu bere gain:
1. Iruñeko Udalarengandik lurzati hauek eskuratzea: 28-E, 28-O, 28-N, 28-C, 29-E, 29-O, 29-N, 29-C -horiek denak, P.A. unitateko Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia sektorean-, eta 5.B.1 -Ezkaba-Kanala sektorean-, lehen azaldutako zenbatekoen truke.
Iruñeko Udalak hartutako konpromisoen 1. zehaztapenean aipatutako erabilera eta helburuetarako baliatuko ditu VINSAk etxebizitza horiek.
2. Iruñeko Udalarengandik azalera-eskubideak eskuratzea, 15 eta 17-C lurzatiak _Arrotxapeko P-9A industrialdean_ eraikitzeko, lehen azaldutakoarekin bat.
Iruñean, 2006ko ekainaren 19an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0610861