91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DEIERRI

Behin betikoz onetsirik Zurukuaingo Kontzejuko UE3-1 unitateko birzatiketa

Deierriko Udalak, Alkatetzaren 2006ko ekainaren 27ko ebazpenaren bidez, behin betiko bilakatu zuen Zurukuaingo UE3-1 unitateko birzatiketaren hasierako onespena, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez delako.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Aritzalan (Deierri), 2006ko ekainaren 27an._Alkatea, Alvaro Nicuesa Santamaría.

Iragarkiaren kodea: L0611280