91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

183/2006 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumeneko Eraginetarako Baimena ematen diona, baldintzapean, Jesús Pérez Morrás jaunaren "Hegaztitegi batera argi-indarra eramateko linea elektrikoa eta Eraldaketa Zentroa instalatzea" proposamenari. Sesmako 3. poligonoko 228. lurzatian kokatua da hegaztitegia.

2006ko apirilaren 11n jaso zen Departamentu honetan Jesús Pérez Morrás jaunak gai horri buruz sustatutako espedientea.

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean, 28. artikuluan, ezarririk dago Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela Ingurumeneko Eraginetarako Baimena eman ala ukatuz, eskaria aurkezten denetik lau hilabeteko epean.

Jarduera lurzoru urbanizaezinean egitekoa denez, lurzoru horretako jarduerei buruzko txostena gehitu da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 117. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Proposatutako linea egonen den lurzorua Sesmako Udalaren Hirigintza Planean nekazaritzako produktibitate ertainekotzat sailkatua denez, eman daiteke baimena proposatutako egiturarako.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumeneko Eraginetarako Baimena ematea, baldintzapean, Jesús Pérez Morrás jaunaren "Hegaztitegi batera argi-indarra eramateko linea elektrikoa (13'2 kV tentsiokoa) eta Eraldaketa Zentroa instalatzea" proposamenari. Sesmako 3. poligonoko 228. lurzatian kokatua da hegaztitegia.

Baimena ematearekin baldintza hauek bete beharko dira:

_Hegazti basak babesteko neurriak hartuko dira, apirilaren 4ko 129/1991ko Foru Dekretuak arautzen duenaren arabera.

_Zutoinak herri bideen kanpoaldeko ertzetik 3 metro baino gehiagora jarri beharko dira (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 112.2 artikulua).

_Obren eraginpeko aldeak lehen zuten egoeraren antzeko batean utziko dira lanak bukatzean. Obrako hondarrak hondakindegi baimendu batera eramanen dira. Lanak bukatzean dena txukun uzteko moduko garbiketa eginen da.

2. Ebazpen honen kontra, zeinak ez baitu administrazio bidea agortzen, Administrazio Publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau igortzea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Sesmako Udalari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko ekainaren 7an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0610783