II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
OLTZA ZENDEA
Hasiera batez onetsirik Iberoko 512. lurzatia urbanizatzeko proiektua
Oltza Zendeako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko ekainaren 19an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
Lehendabizikoa._Hasiera batez onestea Iberoko 512. lurzatia urbanizatzeko proiektua, Alberto Perú Larumbek sustatua, Josefa Echaide Izquierdo arkitektoak prestatua eta EHAEOk 2005eko apirilaren 11n ikus-onetsia, eta arkitekto beraren eranskina, elkargo ofizialak 2006ko martxoaren 22an ikus-onetsia.
Bigarrena._Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkiak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta hemengo prentsan argitaratuta.
Oltza Zendean, 2006ko ekainaren 26an._Alkatea, Juan Antonio Erburu.
Iragarkiaren kodea: L0611272