II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
EZKABARTE
Berriz mugatzea eta xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik
Ezkabarteko Udalak, 2006ko maiatzaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Soraurengo SOR-13 unitateko xehetasun azterlana eta berriz mugatzeko proiektua, Carmen Diez Sopranis andreak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Ezkabarten, 2006ko maiatzaren 31n._Alkatea, Felix Idoate Munárriz.
Iragarkiaren kodea: L0611271