91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEATXE

Hasiera batean onetsirik Leatxeko 1. poligonoko 74. lurzatiko xehetasun azterlana (6. exekuzio unitatea)

Leatxeko Udalak, 2006ko ekainaren 22an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlan bat, Leatxeko 1. poligonoko 74. lurzatiari buruzkoa (6. exekuzio unitatea), Pedro Javier Sola Rodrigo jaunak sustatua (15.756.957 W IFZa eta helbide sozial hau dituena: La Fuente kalea, 1, Leatxe), Juan José Echeverría eta Patxi Lapetra arkitektoek prestatua eta Arkitektoen Elkargoak 2006ko maiatzaren 31n ikus-onetsia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan agindutakoa betez, hogei egunez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik hasita, udal idazkaritzan aztertu eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Leatxen, 2006ko ekainaren 23an._Alkatea, Pedro Gorráiz Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L0611230