91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VIANA

Hasiera batean onetsirik Vianako Udal Planeko UE-15 exekuzio unitateko Estatutuen proiektua

Vianako alkate udalburuak ebazpena eman zuen 2006ko ekainaren 27an, hasiera batez onesteko Vianako Udal Planaren UE-15 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuen proiektua, Ismael Matute Sainz jaunak sustatua, Construcciones Sainz Arpón, S.L.ren izenean.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 27ko 35/2002 Foru Legearen 161.2 artikulua aplikatuz.

Vianan, 2006ko ekainaren 27an._Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0611224