I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
179/2006 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumeneko Eraginetarako Baimena ematen duena, baldintzapean, Larraun Udaleko Alli Kontzejuko lurzoru urbanizaezinean zenbait lurzatitarako kolektore berria eta ur hornidura instalatzeko. Alliko Kontzejuak sustatu du.
2006ko martxoaren 6an Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumeneko Eraginetarako Baimena lortzeko eskaera.
Jarduera hori Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2. C eranskineko N) atalean sarturik dago. Beraz, araudi horrek ezarritako tramitea bete behar da. Foru lege horren 28. artikuluaren arabera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ebazpen baten bidez Ingurumeneko Eraginetarako Baimena eman edo ukatuko du, arrazoituta, eskaria aurkeztu eta lau hilabeteko epean.
Alkateak adierazi du Alliko Kontzejuak baduela zenbait partikularrekin hitzarmen bat egina, lurzati zenbaitetarako uraren saneamendu eta hornidura sarea eraikitzeko. Horrez gain, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren adostasun txostenak gehitu dira, bakoitza bere baldintzekin.
Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak adierazi du uraren saneamendu eta hornidura sareak, Larraungo Udal Planaren arabera, 2000ko uztailaren 19tik indarrean baita, hiri-lurzorua, produktibitate ertaineko lurzorua eta Errepideen Legearen baldintzapeko esparrua ukitzen dituela eta baimena behar dela azpiegitura horietarako. Lurzoru urbanizaezina ukitzen duen tarterako baizik ez da ematen adostasun-txostena.
Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ingurumeneko Eraginetarako Baimena ematea, Alliko zenbait lurzatitarako kolektore berria eta ur hornidura instalatzeko, lurzoru urbanizaezinean.
Baimena ematearekin baldintza hauek bete beharko dira:
_Obrak hasi aurretik, zangaren trazaduran landare-lurra kenduko da (gaineko geruza, 30 cm) eta banaturik gordeko da; gero, lurrak lehengoratzeko erabiliko da. Zanga berriro betetzeko erabiltzen ez den materiala hondakindegi baimendu batera eraman beharko da.
_Hiri lorzoruaren eta lurzoru urbanizaezinaren mugan dauden zuhaitzak, ahal den neurrian, ez dira ukituko, bereziki 21. poligonoko 18. lurzatiaren ondokoak.
2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.
3. Ebazpen hau igortzea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Larraungo Udalari eta Alliko kontzejuarii, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2006ko ekainaren 2an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F0610780