91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ETXARRI-ARANATZ

Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespena

Etxarri-Aranazko Udalak, 2006ko ekainaren 8ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2006ko aurrekontuko 1. aldaketa.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Etxarri-Aranatzen, 2006ko uztailaren 4an._Alkatea, Iraitz Goñi Iraurgi.

Iragarkiaren kodea: L0611804