II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
RIBAFORADA
Aurrekontuko aldaketen hasierako onespena
Ribaforadako Udalak, aurtengo uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, Udalaren 2005eko aurrekontu arruntean aldaketak egiteko espedientea onetsi zuen.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publikotasunari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita; hala, interesatuek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahalko dituzte.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurrean egon beharreko denbora, aurreko lerroaldean aipatzen dena, iragan ondoan.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Ribaforadan, 2006ko uztailaren 1ean._Alkate udalburua, José Antonio Villafranca Enrique.
Iragarkiaren kodea: L0611771