II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
LIZARRAGABENGOA
2005eko kontuak
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 305. artikuluan xedatuarekin bat, aditzera ematen da ezen Kontuen Batzorde Bereziak Lizarragabengoako Kontzejuko 2005eko kontu orokorrei buruzko adostasun txostena eman duela 2006ko ekainaren 15eko bilkuran. Kontu horiek jendaurrean egonen dira 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.
Lizarragabengoan, 2006ko uztailaren 4an._Kontzejuko burua, Koldo Flores Lazkoz.
Iragarkiaren kodea: L0611764