II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
ARGUEDAS
Aurrekontuko aldaketen hasierako onespena
Udalak 2006ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, aurrekontuko zenbait aldaketa onetsi ziren. Aldaketek, guztira, 1.003.726,58 euro egiten dute bai kreditu gerakinak bereganatzen, bai kreditu gehikuntzetan, bai dirusarreren bidezko kredituak edo kreditu bereziak sortzen.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, espediente horiek udal idazkaritzan daude ikusgai, hamabortz egun baliodunean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek edo interesa dutenek aztertu eta, nahi badute, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsitzat joko dira, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.
Arguedasen, 2006ko ekainaren 30ean._Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.
Iragarkiaren kodea: L0611762