I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
178/2006 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumeneko Eraginetarako Baimena ematen diona, baldintzapean, Ebroko Ur Konfederazioari, lur gaineko linea elektriko bat, 13,2 kV-koa, eta E.Z. instalatzeko, hortik eman nahi baitzaio energia-hornidura Ultzama ibaian, Olabe ondoan (Olaibar), dagoen ur-neurtegiari.
2006ko martxoaren 24an Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumeneko Eraginetarako Baimena lortzeko eskaera.
Jarduera hori Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2. C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, araudi horren ezarritako tramitea bete behar da. Foru lege horren 28. artikuluaren arabera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumeneko Eraginetarako Baimena eman edo ukatzeko ebazpena emanen du, arrazoituta, eskaria aurkeztu eta lau hilabeteko epean.
Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak, abenduaren 20ko 35/2002 Legean ezarritakoaren arabera, proposamenaren aldeko txostena eman du.
Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ingurumeneko Eraginetarako Baimena ematea, baldintzapean, Ebroko Ur Konfederazioari, lur gaineko linea elektriko bat, 13,2 kV-koa, eta E.Z. instalatzeko, hortik eman nahi baitzaio energia-hornidura Ultzama ibaian, Olabe ondoan (Olaibar), dagoen ur-neurtegiari.
Baimena ematearekin baldintza hauek bete beharko dira:
_Hegazti basak babesteko neurriak hartuko dira, 129/1991 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.
_Obren eraginpeko aldeak lehen zuten egoeraren antzeko batean utziko dira lanak bukatzean, eta zutoinen zimentazioak prestatzeko eskuratutako material hondarrak, berriz, baimendutako hondakindegi batera eramanen dira.
_Txoriak salbatzeko balizaz seinalatuko da lur gaineko linea elektriko proposatuaren eramaileetako bakoitza, halatan non, trazadurari buruz prependikularrean, balizak eramaile bakoitzaren gainean 15 metrora eta multzo osoari buruz 5 metrora ikus daitezen.
2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.
3. Ebazpen hau igortzea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Olairbarko Udalari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2006ko ekainaren 2an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F0610778