II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
BARAÑAIN
Aurrekontuko 26/2006 aldaketa. Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2006ko maiatzaren 25eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2006ko ekitaldiko (2005etik luzatua) aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 26/2006 espedientea, Luis Morondo Musika Eskolako aurrekontuan kreditu berezi bat sortuko baita.
Iragarkia 2006ko 72. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 16an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez horretarako ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betikoz onetsitzat jotzen da, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.
Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:
kreditu berezia
_Gastu goititua:
6. kapitulua. Zenbatekoa: 6.000 euro.
Gastu goititua, guztira: 2.900 euro.
_Gastu beheititua:
8. kapitulua. Zenbatekoa: 2.900 euro.
Gastu beheititua, guztira: 2.900 euro.
Argitara ematen da aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka hauetako bideren bat erabil daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Barañainen, 2006eko uztailaren 4an._Jarduneko alkatea, Roberto Andión Martínez.
Iragarkiaren kodea: L0611647