II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
DEIERRI
Aurrekontuen hasierako onespena
Deierriko Udalak, 2006ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2006ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Deierrin, 2006ko uztailaren 4an._Alkatea, Alvaro Nicuesa Santamaría.
Iragarkiaren kodea: L0611619