II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
ZIZUR NAGUSIA
Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2006ko ekainaren 29n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zizur Nagusiko Udalaren 2006. urteko aurrekontuko aldaketa.
Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Zizur Nagusian, 2006ko uztailaren 3an._Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.
Iragarkiaren kodea: L0611574