II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
ARESO
2006ko aurrekontuaren hasierako onespena
Aresoko Udalak, ekainaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2006ko aurrekontu arrunta eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea udal idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.
Areson, 2006ko ekainaren 29an._Alkatea, Mikel Baraibar Garmendia.
Iragarkiaren kodea: L0611564