II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Kreditu bereziaren espedientea. Hasierako onespena
Batzar Orokorrak, 2006ko ekainaren 28ko bilkura arruntean, ondoko erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:
Ikusirik kreditu bereziaren espedientea, Hondakinen Atalean aurreikusiak ez ziren inbertsioei aurre egiteko.
Gastu hori baimendurik egon arren aurrekontuko diru esleipenik ez duela ikusita, bidezko da kreditu bereziaren espedientea abiaraztea.
Kontuan izanik kontu-hartzailetzak horri buruz prestatutako txostena, eta 6/90 Foru Legeko 276. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatutakoa aplikatuz.
Honako hau erabaki da:
Lehendabizikoa._Hasiera batez onestea kreditu bereziaren espedientea, Hondakinen Atalean aurreikusiak ez ziren inbertsioei aurre egiteko; zenbatekoa: hamazazpi mila euro (17.000 euro).
Bigarrena._Espedientea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta jendaurrean edukitzea 15 egun baliodunean, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Tafallan, 2006ko ekainaren 29an._Mankomunitateko burua, Javier Ibáñez Iborra.
Iragarkiaren kodea: L0611563