91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu gehikuntzaren espedientea. Hasierako onespena

Batzar Orokorrak, 2006ko ekainaren 28ko bilkura arruntean, ondoko erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

Ikusirik kreditu gehikuntzaren espedientea, Nafarroa behereko etorbideko 11 eta 13 zenbakietan dagoen lokala erosi eta barnetik berritzeko.

Gastu hori baimendurik egon arren aurrekontuko diru esleipenik ez duela ikusita, bidezko da kreditu gehikuntzaren espedientea abiaraztea.

Kontuan izanik kontu-hartzailetzak horri buruz prestatutako txostena, eta 6/90 Foru Legeko 276. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatutakoa aplikatuz.

Honako hau erabaki da:

Lehendabizikoa._Hasiera batez onestea kreditu gehikuntzaren espedienteak, Nafarroa behereko etorbideko 11 eta 13 zenbakietan dagoen lokala erosi eta barnetik berritzeko; zenbatekoa: ehun eta berrogeita lau mila euro (144.000 euro).

Bigarrena._Espedientea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta jendaurrean edukitzea 15 egun baliodunean, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2006ko ekainaren 29an._Mankomunitateko burua, Javier Ibáñez Iborra.

Iragarkiaren kodea: L0611561