91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

219/2006 FORU AGINDUA, ekainaren 26koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Vodafone España S.A.k aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana onesten duena.

Maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legearen arabera, Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez gidatuen bidezko telekomunikazioaren oinarrizko estazioak antolatzen baititu, operadoreek, onetsiak izateko, azpiegiturei buruzko lurralde plan bat aurkeztu behar dute, non gaur egun dauden estazio finkoak eta sare osoa ezarri eta garatzeko dauden aurreikuspenak azalduko diren.

Nafarroako Gobernuaren 2005eko apirilaren 18ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana, Vodafone España, S.A.k aurkeztua, jendaurrean jarri zen eta, aldi berean, udal ukituei entzunaldia eman zitzaien.

Erabaki horren xedapen zatian zehaztapen hau agertu zen:

"2. Espedientea behin betikoz onetsi aurretik, entitate sustatzaileak Testu Bategin bat aurkeztu behar du, hasiera batean aurkeztutako planari gehitutako dokumentazioaren ondoriozko aldaketa guztiak biltzeko, bai eta departamentuetako txostenetan azaldu diren gabezien eta hutsuneen ondoriozko aldaketak ere; sustatzaileari ohartarazten zaio, departamentuetako txostenetan azaldutakoari jarraikiz kokalekuei buruzko dokumentazioa osatzen edo zuzentzen ez bada, horiek planetik kanpo geldituko direla."

Operadoreak, Nafarroako Gobernuaren erabakiari erantzuteko, testu bategin aurkeztu du, eta bertan bildu ditu, planari hasiera batean atxikitako dokumentazioaren ondoriozko aldaketez eta Azpiegituren Lurralde Plana jendaurrean jarri aurretik departamentuek emandako txostenez gain, gero eskatu ziren informazio osagarriak.

Testu bategin hori dela-eta, ondoko txosten hauek eman dira:

III.1._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzua.

Alegazio guztiak aztertu eta Vodafone España, S.A.k aurkeztutako Azpiegituren Lurralde Planaren Testu Bategina ikuskatu ondoren, aurtengo otsailaren 27an, honako hau jakinarazten dut:

1. Bi kokaleku berri daudela egiaztatu da. Hona hemen:

_AT-NA-LARRAGA-2 estazioa (UTM koordenatuak X: 593.985 Y: 4.711.597) Larragako 4. poligonoko 476. lurzatian dago. Lurzatia lurzoru urbanizaezin gisa sailkatua dago, eta gaur egun "koniferoak" sailean katalogatua; alepo pinuen baso berri bat da.

Kokaleku horrek lehengo AT-NA-LARRAGA-ren ordezten du, horrek ez baitu lizentziarik. Vodafonek Udalarekin batera aukeratu du beste kokaleku hau, eta konpromisoa hartu du beste bi operadoreekin partekatzeko eta aurreko instalazioak suntsitzeko.

Sarbidea egun dagoen bide batetik izanen da. Beraz, jarduketa hori dela-eta ez da inolako eraginik sortuko.

Argindarraren aireko hornidura aurreikusi da proiektuan, enpresa hornitzaileak ezartzen duen puntutik abiatuta. Horri dagokionez, konpainiarekin hitzartuko du lotune hurbilena zein den, eta deribazioa instalazioaren sarbideko euskarritik beretik egiterik bada (230 bat metrora), lur azpitik joanen da.

Dorrea, 35 metroko garaiera duena, labore sailen eremu batean dago, alepo pinuen baso berri baten ondoan. Eskatutako estazioaren begi-inpaktua handia da, errepidetik eta inguruko biziguneetatik erraz ikus baitaiteke. Hala ere, oraingo egoeraren aldean hobea denez, bateragarritzat jo da.

Lurzatia ez dago intereseko inolako naturgunean sartua, eta ez du Batasunaren intereseko habitatik bere barruan.

Beraz, naturan eragiten dituen kalteak onargarriak dira, salbu eta hornidura elektrikoa airetik egiten bada.

Horiek horrela, proposamenaren aldeko ingurumen-txostena eman da, hartunearen kokaleku zehatza jakin ondoren hornidura elektrikoa bereizirik tramitatzeko baldintzapean.

_AT-NA-Lucia estazioa (UTM koordenatuak X: 607.055 Y: 4.743.146) Iruñeko 7. poligonoko 2094. lurzatian dago. Industriako erabilera duen hirilurra da.

Sarbideek eta elektrizitate hornidurak eraginen dituzten kalteak ez dira garrantzitsuak izanen, Agustindarren industrialdeko lurretan sartu direlako. Dena den, begi-inpaktua dorrearen behin betiko garaieraren araberakoa izanen da.

100 metro baino gutxiagora ez dago kalte egin dakiokeen eremurik.

Proposamenaren aldeko ingurumen-txostena emanen da, betiere, zuinketa lana egin ondoren oinplanoaren eta altxaeraren planoen fitxa osatzen bada.

1. Aurreko txosteneko zuzenketa guztiak egin direla egiaztatu denez, kokalekuei baimena ematen ahal zaie.

Bi kokaleku berriak eta AT-NA-ELO behin betikoz onetsiko dira, baldin eta 1. puntuan adierazitakoa eta txosten horretako baldintzak betetzen badituzte, hurrenez hurren:

Proposamenaren aldeko txostena aurkeztu da, zehaztapen hauekin:

_Sarbidea hobetzeko lanek ez diete inguruko zuhaitzei kalte eginen.

_Dorrearen garaiera mugatu eta estazioa biltontziaren ipar aldera mugituko da tartetxo batean, ukipenak gutxitze aldera.

2. Bestelako operadoreen estazioetatik 2.000 metro baino gutxiagora dauden kokalekuak aztertu ondoren, ikusi da udalen lizentzia edo Nafarroako Gobernuaren baimena dutela, edo, bestela, bestelako operadoreekin legezko instalazioak partekatzen dituztela.

Vodafonek Telefónicarekin instalazioak partekatu nahi ditu Arraizko Bentetako oinarrizko estazioan (Ultzama). Estazio horrek ez ditu behar diren lizentziak, ez eta baimenik ere, eta Plan honetatik baztertu da. Beraz, eskualde horretan, Vodafonek instalazioak partekatzeko aukera bakarra Amenaren oinarrizko estazioarekin du, kokaleku horretatik 2.000 metro baino gutxiagora baitago.

III.2._Ekonomia eta Ogasun Departamentua - Informazioaren Gizartea eta Telekomunikazioak Sustatzeko Zerbitzua.

Vodafone España, S.A. operadoreak aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Planari dagokionez, eta haren kontrako alegazioak eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko epeak bukatu ondoren, Plana jendaurrean jartzeko egindako txostena osatzeko ondoko hau egiten da:

_CEM-ERRENIEGA estazioa dela-eta, lehendik zegoen kokaleku bat dela frogatu da. Bertan, egun dagoen dorrearen ordez berri bat jarri nahi da, behin-behinekoa eta 40 metrokoa. Beraz, ez da kokaleku berri bat. Edonola ere, arrazoi teknikoek justifikatu dute beste estazioekiko 2.000 metroko distantzia hori murriztea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren azaroaren 27ko 1324/2000 Foru Aginduaren 2.1 artikuluan baimendu baitzen eta, hortaz, adostasun txostena eman da.

_AT-NA-LEKUNBERRI estazioa dela-eta, lehendik zegoen kokaleku bat dela frogatu da. Bertan, egun dagoen dorrearen ordez beste bat jarri nahi da, partekatu ahal izateko. Beraz, ez da kokaleku berri bat. Edonola ere, arrazoi teknikoek justifikatu dute beste estazioekiko 2.000 metroko distantzia hori murriztea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren azaroaren 27ko 1324/2000 Foru Aginduaren 2.1 artikuluan baimendu baitzen eta, hortaz, adostasun txostena eman da.

_AT-NA-LUCIA eta AT-NA-LARRAGA 2 izenekin Planean sartutako estazio berriei dagokienez, adostasun txostena eman da.

_Halaber, Plana jendaurrean jartzeko egin zen txostenean, estazioaren leku erabilgarrietatik igorpen elektromagnetiko gogorrena jasaten duena zein zen azaltzea eskatu zen, ondoko kokalekuei dagokienez:

.GN-NA-BARAIBAR f-498.

.NA-BELATE1 REP4T018.

.AT-NA-BERA g-393.

.NA-DOSHERMANAS1 REP4T015.

.NA-DOSHERMANAS2 REP4T016.

.EZKABA EMO4005.

Operadoreak behar bezala aurkeztu du igorpen horiei buruz eskatu zaion informazioa. Horregatik, kokaleku horietarako adostasun txostena eman da.

III.3._Osasun Departamentua - Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua - Osasun Publikoaren Institutua.

Nafarroako Osasun Zerbitzuak, operadore horrek aurkeztu duen dokumentazioa ikusirik, aditzera eman du, bere teknikariek egiaztatu dutenez, Azpiegituren Lurralde Planak ez dituela gainditzen maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean zehazten diren esposizioko gehieneko mailak.

Nafarroako Gobernuak, 2006ko ekainaren 19ko Erabakiaren bitartez, 2005eko apirilaren 18ko Erabakian agindutako jendaurreko aldiaren tramitea ebatzi zen. Aurkeztutako alegazioak erantzun eta erabaki zen Vodafone España S.A.k aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana telekomunikazioen arloko departamentu eskudunak onetsiko zuela, erabaki horren azalpen zatian ezarritakoari jarraikiz bidezko diren zehaztapenekin.

Hori horrela, Nafarroako Gobernuak 2006ko ekainaren 19an hartutako Erabakian, maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legearen 12.1 artikuluan eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 40/2005 Foru Dekretuaren 46. artikuluan (departamentu horri telekomunikazioen arloko eskumenak esleitzen dizkion artikuluan) ezarritakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Vodafone España S.A.k aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana onestea, ondoko zehaztapen hauekin:

_Aipatutako arrazoiengatik, ondoko kokaleku hauek Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Planetik kendu dira:

_Arraizko Bentak (Ultzama).

_AT-NA-LARRAGA-2 (Larraga) estazioari adostasun txostena emanen zaio baldintza hau betetzen baldin bada: hartunea zehazki non dagoen jakiten denean, elektrizitatearen hornidura tramitatuko da.

_AT-NA-LUCIA (Iruña) estazioari adostasun txostena emanen zaio baldintza hau betetzen baldin bada: zuinketa lana egin ondoren oinplanoaren eta altxaeraren planoen fitxa osatzea.

_AT-NA-ELO estazioari adostasun txostena emanen zaio baldin eta baldintza hauek betetzen baditu: sarbidea hobetzeko lanek ez diete inguruko zuhaitzei kalte eginen. Dorrearen garaiera mugatu eta estazioa biltontziaren ipar aldera mugituko da tartetxo batean, ukipenak gutxitze aldera.

2. Azpiegituren Lurralde Plan hau onesten da bertatik kendu ez diren kokalekuak maiatzaren 10eko 10/2002 Foru Legean ezarritako betebeharren araberakoak direla egiaztatu delako.

Nolanahi ere, Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez gidatuen bidezko telekomunikazioaren oinarrizko estazioak antolatzen dituen maiatzaren 10eko 10/2002 Foru Legearen 12. artikuluan ezarritakoarekin bat, onespen honek ez die udalei behar diren lizentziak emateko eskumena kentzen.

3. Lanak egiterakoan, Kultura eta Turismo Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzuak plan honen tramitazioan emandako txostenetan azaldutakoari jarraikiko zaio.

4. Operadoreek azpiegituren lurralde planak aldatu edo eguneratzeko eskabideen berri emanen diote telekomunikazioen arloko departamentu eskudunari.

Aldaketa horien ondorioz kokaleku berriak sortzen badira, gaurko azpiegituren kokalekua aldatzen bada edo eragin berri handiak agertzen badira, Lurralde Planaren aldaketa gisa tramitatu beharko dira. Gainerako aldaketak, aurreko lerroaldean aipatutako aldaketak sortzen ez dituzten zerbitzu berrien ezarpenak barne, telekomunikazioen arloko departamentu eskudunari aurkeztuko zaizkio, gutxienez hilabete bat lehenago, planaren datu teknikoak kontrolatu eta eguneratzeko.

5. Entitate sustatzaileari ohartaraztea, egin asmo diren instalazioak (ur-ibilbide publikoen polizia eremua, errepideen eragin eremua, mugarri geodesikoak, zortasun aeronautikoak, lurzoru urbanizaezina etab.) ukitu edo baldintzatzen ahal dituzten azpiegitura eta zortasunei dagokienez, kasuan kasuko arloan eskudun diren organoen baimen guztiak eskuratu beharko dituela.

6. Foru agindu hau jakinaraztea ondoko udal hauei: Agoitz, Aberin, Oibar, Allin, Allo, Altsasu, Ameskoabarren, Andosilla, Anue, Arakil, Aranguren, Arano, Artzi, Arguedas, Armañantzas, Arroitz, Artaxoa, Barañáin, Barbarin, Baztan, Bera, Berriobeiti, Burgi, Burlata, Cadreita, Caparroso, Zarrakaztelu, Cascante, Castejón, Cintruénigo, Zizur Zendea, Zizur Nagusia, Corella, Cortes, Desojo, Egues, Erro, Espartza, Lizarra, Esteribar, Etxarri-Aranatz, Ezkabarte, Ezporogi, Faltzes, Fitero, Fontellas, Funes, Galar, Garaioa, Goizueta, Goñi, Gorriti, Gorza, Gesalatz, Uharte, Ibargoiti, Igantzi, Imotz, Ituren, Itza, Jaurrieta, Lana, Larraga, Larraun, Elizagorria, Legarda, Leitza, Lekunberri, Lerín, Ledea, Lodosa, Los Arcos, Irunberri, Mañeru, Martzilla, Mendabia, Mendaza, Milagro, Elo, Monteagudo, Murchante, Noáin-Elortzibar, Otsagabia, Odieta, Erriberri, Oloritz, Oltza, Orkoien, Orotz-Betelu, Iruña, Puiu, Ribaforada, Erronkari, Orreaga, Saldias, San Adrián, Zangoza, Santakara, Doneztebe, Sesma, Tafalla, Tiebas-Muru Artederreta, Tutera, Uharte-Arakil, Uxue, Ultzama, Urdazubi, Urrotz, Urzainki, Luzaide, Valtierra, Viana, Bidankoze, Villafranca, Deierri eta Esa; halaber, sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea, orobat, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Nolanahi ere, Administrazio Publikoek aurretiazko errekerimendua egiten ahalko diote Nafarroako Gobernuari, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

7. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzura eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzura, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Informazioaren Gizartea eta Telekomunikazioak Sustatzeko Zerbitzura eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko ekainaren 26an._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0611334