I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1740/2006 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta Javier Aizkorbe Garralda jauna Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren arloko Egintza Administratiboak Berrikusteko Bulegoko buru izendatzen da.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, uztailaren 3ko 1740/2006 Ebazpenaren bidez, bukatutzat eman du hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta Javier Aizkorbe Garralda jauna Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren arloko Egintza Administratiboak Berrikusteko Bulegoko buru izendatu du, sei urte naturalerako, jabetza hartzen duen egunetik hasita.
Deialdi hori abuztuaren 16ko 1878/2004 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2004ko 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 20an.
Iruñean, 2006ko uztailaren 3an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.
Iragarkiaren kodea: F0611718