88. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Behin betikoz onetsita urbanizazio proiektua: Monjardin eta Eguesibar kaleen luzapena, ARS-3 eremuari atxikitako sistema orokorrak, Lezkairu

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko ekainaren 13an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 13-JUN-06 (12/UV).

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko apirilaren 4ko erabakiaren bidez (4-ABR-06 (5/UV)), ondoko urbanizazio proiektuaren espedientea onetsi zuen hasiera batean: "Monjardin eta Eguesibar kaleen luzapena, ARS-3 eremuari atxikitako sistema orokorrak, Lezkairu"; eta iragarkia 2006ko maiatzaren 3ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. Jendaurreko epea iraganik, Udalaren Hirigintza Gerentziako Zerbitzu Teknikoek 2006ko ekainaren 2an eman txostenari jarraikiz, eta Nafarroako Gobernuko Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak 2006ko ekainaren 1ean emandako txostenarekin bat, espedientean baitaude biak, honako erabaki hau hartu da:

1. Udalaren Hirigintza Gerentziako Zerbitzu Teknikoen txostena onestea, 2006ko ekainaren 2an eman baitzuten Ursulinas ikastetxeak jendaurreko epean aurkeztu zuen idazkiari erantzuteko.

2. Hasiera batez onetsitako proiektuan aldaketak egitea eta okerrak zuzentzea, eta behin betikoz onestea "Monjardin eta Eguesibar kaleen luzapena, ARS-3 eremuari atxikitako sistema orokorrak, Lezkairu" izeneko urbanizazio proiektua, Udalaren Hirigintza Gerentziaren ekimenez sustatua; edozein markari egindako aipamenak antzeko ezaugarriak dituzten gainerakoendako ere balio duela ulertu beharko da.

3. Erabaki honen berri ematea Nafarroako Gobernuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2006ko ekainaren 29an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0611367