88. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

PATERNAIN

S.4 sektore urbanizagarriko B-15 lurzatiaren enkantea

Paternaingo Kontzejuak, 2005eko abenduaren 1ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen deialdi publikorako dei egitea, Zizur Zendeako arau subsidiarioetako S.4 sektore urbanizagarriko B-15 lurzatia besterentzeko, Paternainen. Lurzatiak 178,70 metro karratuko azalera du.

Enkantea ahozko posturen bidez eginen da, 2006ko irailaren 4an, arratseko zortzietan, Paternaingo Kontzejuan, eta gora jotzeko hainbestekoa, 30 euro izanen da.

Espedientea eta baldintza-agiria interesatuen eskura egonen dira Zizur Zendeako Udalaren bulegoetan, Gazolatzen.

Paternainen, 2006ko otsailaren 15ean._Kontzejuburua, Pedro José Laquidáin Gorriti.

Iragarkiaren kodea: L0611400