I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1681/2006 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Eduardo Iván Ladrón Arana jauna Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatzen duena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan administrari laguntzaile lanetan aritzeko. Izendapenarekin batera, dagokion lanpostua esleitzen zaio.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ekainaren 28ko 1681/2006 Ebazpenaren bidez, Eduardo Iván Ladrón Arana jauna Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatu da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan administrari laguntzaile lanetan aritzeko. Izendapenarekin batera, Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzan lanpostu huts bat esleitzen zaio (plantillako zk.: 67744).
Deialdi hori 2002ko 68. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 5ean.
Iruñean, 2006ko ekainaren 28an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.
Iragarkiaren kodea: F0611712