II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
TUTERA
Krediku bereziak eta kreditu gehikuntzak behin betikoz onetsirik, Udalaren 2006ko aurrekontu arruntean
Tuterako Udalak, 2006ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, kreditu berezien eta kreditu gehikuntzen espedientea onetsi zuen Udalaren 2006ko aurrekontu arruntean, osotara 4.568.193,70 euro egiten baitu.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatutako lege bereko 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2006ko ekainaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Udalak 2006ko maiatzaren 5eko osoko bilkuran onetsitako espedientearen hasierako onespena.
Udalaren 2006ko aurrekontu arrunteko kreditu berezien eta kreditu gehikuntzen espedienteak (osotara 4.568.193,70 eurokoa) jendaurreko epean inolako alegaziorik jaso ez duenez, behin betikoz onetsita gelditu da, eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da aipatu gehikuntzen iragarkia, kapituluka laburturik:
GASTU BEHEITITUAK:
A) Eragiketa arruntak:
2._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 614.969,65 euro.
B) Kapital eragiketak:
6._Inbertsio errealak: 1.000.000,00 euro.
GASTU GORATUAK:
A) Eragiketa arruntak:
1._Langileen ordainsariak: 199.100,00 euro.
2._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 254.910,65. euro
4._Transferentzia arruntak: 38.959,00 euro.
B) Kapital eragiketak:
6._Inbertsio errealak: 3.823.224,05 euro.
7._Kapital transferentziak: 252.000,00 euro.
DIRUSARRERA GORATUAK:
A) Kapital eragiketak:
7._Kapital transferentziak eta bestelako dirusarrerak: 271.143,49 euro.
9._Finantza-pasiboak: 2.682.080,56 euro.
LABURPENA:
Gastu beheitituak: 1.614.969,65 euro.
Gastu goitituak: 4.568.193,70 euro.
Aldea: 2.953.224,05 euro.
Dirusarreretako altak: 2.953.224,05 euro.
Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Tuteran, 2006ko uztailaren 10ean._Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.
Iragarkiaren kodea: L0611919