II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak
IRUÑA
Zuzeneko okupazioaren espedientea, ARS-3 (Lezkairu) banaketa eremuko sistema orokorren exekuziorako lurrak aldez aurretik lortzeko. Ukitutako jabe, ondasun eta eskubideen zerrenda behin betikoz onetsita
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko ekainaren 20an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 20-JUN-06 (13/UV)
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko apirilaren 4ko erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen "Monjardin eta Eguesibar kaleen luzapena, ARS-3 eremuari atxikitako sistema orokorrak, Lezkairu" izeneko urbanizazio proiektua; eta jendaurreko epea bukatu ondoren behin betikoz onetsi zen 2006ko ekainaren 13ko erabakiaren bidez (JOB 12/UV). Horiek horrela, ondokoa erabaki da:
1. 2006-06-14ko alegazioen txostena onestea, espedientean baitago, eta alegazioak baiestea eta ezestea txosten horretan adierazitakoaren arabera.
2. Ukitutako titular, ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda onestea ARS-3 (Lezkairu) banaketa eremuko sistema orokorren exekuziorako lurrak aldez aurretik lortzeko zuzeneko okupazioaren espedientean, behar-beharrezkotzat jotzen baita haiek okupatu eta eskuratzea. Hona hemen:
194 IBERDROLA, S.A. 102,31 102,31 53,38 -
195 JESUSEN BIHOTZEKO SERORAK 435,74 435,74 227,36 -
196 JESUSEN BIHOTZEKO SERORAK 355,88 355,88 185,69 -
198 JESUSEN BIHOTZEKO SERORAK 1.116,82 1.116,82 582,73 -
199 IRUÑEKO ARTZAPEZPIKUTZA 18.991,30 17.163,00 8.955,22 -
962 FARCIRA S.L. - TULAIN, S.L. 1.683,00 1.683,00 878,15 -
963 FARCIRA S.L. - TULAIN, S.L. 1.522,00 1.522,00 794,14 -
965 MARIAREN MISIOL. FRANTZISK. INST. 89.334,59 11.451,00 5.974,85 1.280,00
1086 IRUÑEKO UDALA 350,00 350,00 182,62 -
1088 PROMOC. OCEC, S.A. 4.342,08 - 0,00 600,00
1089 PEREZ OSACAR, FERNANDO 1.935,00 - 0,00 720,00
1091 FUENTE TEJA, 10eko JABEKIDEAK 400,25 400,25 208,84 -
1092 PEREZ IZQUIERDO, FERNANDO 1.547,00 974,00 508,21 -
1093 IRIGOYEN SEGURA, JESUS R. - IRURZUN MENDIOROZ, N. ESTHER 1.611,00 696,00 363,16 60,00
1097 URIZ HUARTE, JOSE M. Y ANCIZU ASIAIN, INMACULADA 933,00 63,00 32,87 30,00
1098 ZABALZA MORAL, M. ROSARIO 1.658,00 - 0,00 72,00
1099 ILINCHETA JIMENEZ, CARLOS S. - M. REYES EDMUNDO 801,00 - 0,00 110,00
1105A GOICOECHEA BERASAIN, M. ISABEL - JOSE LUIS 3.358,82 - 0,00 653,00
1105B GOICOECHEA BERASAIN, M. ISABEL - JOSE LUIS - - 0,00 559,00
1105C GOICOECHEA BERASAIN, M. ISABEL - JOSE LUIS - - 0,00 57,00
1106 MENDAZPI, S.L. 1.969,32 - 0,00 260,00
1545 IRUÑEKO UDALA 105,00 105,00 54,79 -
1594 GORROCHATEGUI SARALEGUI, M.C. - OLIDEN GARITACELAYA, M.A. 2.270,00 - 0,00 159,00
1595A INMOBILIARIA URBIS, S.A. 2.199,45 - 0,00 9,00
1722A SOLANO SOLANO, ATANASIO 2.081,18 - 0,00 360,00
1873 URTSULATAR JESUSEN AHIZPEN INST. 6.923,02 5.514,00 2.877,07 -
1889 IRUÑEKO UDALA (BIRIBILGUNEA) 934,00 934,00 487,34 -
1891 NAFARROAKO GOBERNUA (ERREPIDEA) 1.218,00 503,00 262,45 -
2097 IRUÑEKO ARTZAPEZPIKUTZA 467,00 467,00 243,67 -
3. Ahalmena ematea Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko zinegotzi delegatu Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunari eta Enrique Maya Miranda jaunari eta Izaskun Zozaya Yunta andreari, hiruetako edozeinek sina ditzan okupazio aktak, bai eta hura bururatzeko behar den beste edozein agiri ere.
4. Erabaki hau banan-banan jakinaraztea ukitutako titularrei, zuzeneko okupazioaren aktak egin ahal izateko.
5. Erabaki hau argitaratzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, legez jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat, halakorik baldin bada, eta legezko jakinarazpena egiten saiatuagatik halakorik egitea ezinezkoa gertatu den kasuan daudenentzat, bai eta Foru Komunitatean editatzen diren bi egunkaritan eta Udalaren iragarki oholean ere, eta espedientean interesatua dagoenari bakarka jakinaraztea.
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.
_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2006ko ekainaren 29an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0611457