II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
IRUÑA
Prozedura irekiko deialdia, Lezkairuko Sistema Orokorren urbanizazio obretako laguntza teknikoko lanak esleitzeko
Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziako Kontseiluak, 2006ko ekainaren 23an, honako lehiaketa honen deialdia onetsi zuen:
Kontratuaren xedea: Monjardin kaleko (Eguesibar) eta Mendillorriko sarbideko obretan, laguntza teknikoko lanak esleitzea: obra zuzendaritza, eraispenak, segurtasun eta osasun arloetako koordinazioa, kalitate plana eta obra bukaerako agiriak prestatzea.
Dei egilea: Hirigintza Gerentzia.
Kontratuaren aurrekontua: 215.000 euro (BEZa barne).
Eskaintzak noiz eta non aurkeztu: hogeita sei egun naturaletan, lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Hirigintza Gerentziako erregistro orokorrean, edo Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean, eta bakarrik honetan baldin eta proposamenak aurkezteko epea larunbata bada. (Ikus agiriko 19. klausula).
Agiria non jaso: Hirigintza Gerentzian (Armada etorbidea, 2-6. solairua).
Iruñean, 2006ko uztailaren 3an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0611527