II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
ORKOIEN
Lizitazio iragarkia
Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituen ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Orkoiengo Udalak, 2006ko ekainaren 28an egindako bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:
Kontratuaren xedea: "Nerabeetan eta gazteetan esku-hartze soziala egiteko programa" izeneko proiektua gauzatzea.
Esleitzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa, tramitazio arrunta.
Kontratazioaren aurrekontua: 64.170,76 euro.
Baldintza-agiria: lizitatzaileen eskura dago, Orkoiengo Udaleko bulego orokorretan.
Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.
Proposamenen aurkezpena: Udalaren erregistroan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Orkoienen, 2006ko uztailaren 4an._Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L0612078