I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
140/2006 FORU AGINDUA, ekainaren 21ekoa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak emana, Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko zuzendari kudeatzailearen aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, departamentu bakoitzaren titularrak, foru agindu bidez, zuzendari nagusien, idazkari tekniko nagusiaren eta haren menpeko bestelako administrazio-organoetako titularren aldi baterako ordezkoak izendatuko ditu, kargua hutsik dagoenean, titularrak kanpoan direnean edo eritasun nahiz ezintasun bat dutenean. Artikulu horren 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten direnak izan ezik.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. artikulua. Kargua hutsik gelditzen denean, hura falta denean eta eri edo ezinean dagoenenan, Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko zuzendari kudeatzailearen aldi baterako ordezkoak honako hurrenkeran beteko dira:
1. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Kirol zuzendariordea.
2. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Gazteriaren zuzendariordea.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
Iruñean, 2006ko ekainaren 21ean._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, María Isabel García Malo.
Iragarkiaren kodea: F0610927