II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
MARTZILLA
Martzillako Udal Plana prestatzeko lehiaketa publikoa
Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Martzillako Udalak, 2006ko ekainaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:
Kontratuaren xedea: laguntza kontratua, Martzillako Udalaren Plan Orokorra prestatzeko.
Esleitzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa bidezkoa.
Kontratazioaren aurrekontua: 80.000 euro.
Baldintza-agiria: 012 telefonoan eta Udalaren bulegoetan jasoko dute interesatuek.
Proposamenen aurkezpena: Udalaren erregistroan aurkeztuko dira, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Martzillan, 2006ko ekainaren 5ean._Alkatea, José María Abárzuza Goñi.
Iragarkiaren kodea: L0611602