II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
GALAR
Lizitazio iragarkia
Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuen gaineko arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Galar Zendeako Udalak ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea erabaki zuen, Alkatetzaren ekainaren 30eko 68/2006 ebazpenaren bidez:
Kontratuaren xedea: Galar Zendeako Udalaren kirol eta kultur programak garatzeko laguntza.
Esleitzeko modua: lehiaketa irekia.
Kontratazioaren aurrekontua: 46 euro ikastaro ordu bakoitzeko, BEZa barne.
Baldintza-agiria: lizitatzaileen eskura dago Galar Zendeako Udaletxean (Zaldibide kalea, 17, 31911, Getze-Galar).
Behin-behineko bermea: lizitazio prezioaren ehuneko 2.
Proposamenen aurkezpena: Udalaren erregistroan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Galarko Udalean, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean.
Proposamen eredua: klausulen agirian bildutakoa.
Getze-Galarren, 2006ko uztailaren 3an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.
Iragarkiaren kodea: L0611525