88. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

EZKAROZE

Lehiaketa, Ezkarozeko Udalaren Plan Orokorra prestatzeko laguntzarako

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Ezkarozeko Udalak, 2006ko ekainaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: Laguntza kontratua, Ezkarozeko Udalaren Plan Orokorra prestatzeko.

Esleitzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa bidezkoa.

Kontratazioaren aurrekontua: 35.000,00 euro, BEZa barne.

Administrazio klausula partikularren eta klausula teknikoen orriak. Lizitatzaileen eskura daude Ezkarozeko Udalaren idazkaritzan (948-890030 telefonoa eta 948-890383 faxa).

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren %2 (700 euro).

Proposamenen aurkezpena: Ezkarozeko Udalaren erregistroan, hogeita hamar egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Ezkarozeko Udaletxean, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hamargarren egun baliodunean, goizeko hamaiketan. Irekitzeko eguna larunbata bada, hurrengo astelehenean irekiko dira, ordu berean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo eta partikularren agirian adierazten direnak.

Proposamen eredua: klausula administratiboen agirian ageri da.

Ezkarozen, 2006ko ekainaren 12an._Alkatea, Araceli Eseverri Barber.

Iragarkiaren kodea: L0611575